Donostiako Easo Plazan izandako arrakastaren ondoren, Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentrora eraman da, bertaratzen direnei birziklapenaren inguruko zalantzak argitu eta ingurumenaren zainketaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Kanpaina hau, Garbera Merkatal Zentroaz gain,  San Marko Mankomunitatea, Ecovidrio eta Ecoembes-ek babesten dute eta oraingoan ere, Bera-Bera eskubaloi taldea izango da kanpainaren irudia.

Egurrezko palet eta birziklatutako materialekin egindako labirinto bitxi honek, hondakinen gaikako bereizketa egokia bultzatu nahi du. Horretarako zirkuituan jendearen arreta deitzeko elementu ugari kokatu dira, plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen direlarik.

Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentroan izango da uztailaren 1etik 16ra astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.