Guztira 38.000 ikasletik gora hartu dute parte 2015-2016 ikasturtean Gipuzkoan Artelatzek kudeatzen dituen Eskolako Agenda 21eko ingurumen-hezkuntza programetan. EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Aurten jorratu diren gaien artean, hiri jasangarria, energia, elikadura jasangarria eta hondakinak izan dira. Ikasturtea amaitzeko, ikastetxeetako ordezkariek udaletxe ezberdinetan ospatu diren udal foroetan hartu dute parte, udal ordezkariei urtean zehar egindako lanen emaitzak azaldu eta hobekuntzak egiteko proposamenak aurkezteko.

Aurten ere lan bikaina egin dute ikasleek garapen iraunkorraren alde! Zorionak guztioi!