Ekainaren 11 eta 12an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Lizarrustiko eta Arditurriko Parketxeetan hurrenez hurren. Zentro honetan askotariko arrazoiengatik  zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta ahalik eta lasterren haien ingurune naturalera itzultzea da xedea.

Goizeko 11:00etan egingo dira saioak, ekainaren 11n larunbatarekin Lizarrustin (Ataun) eta ekainaren 12an igandearekin Arditurrin (Oiartzun). Parketxean elkartu eta Lizarrustiko kasuan 15 minutu, eta Arditurriko kasuan 5 minutu, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok.

Mikel Olano aditua izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak. Familian egiteko plan ederra da, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz. Jarduera doakoa izango da.