Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten herrietan, hondakin organikoak birziklatzeko kanpainari maiatzaren 25ean eman zitzaion hasiera eta ekainaren 12ra arte luzatuko da. Kanpaina honen helburuen artean, edukiontzi marroiaren erabilera sustatzea, etxean sortzen diren hondakin organikoak gaika biltzea eta konpostajearen bitartez hondakin organikoen prebentzioa aurkitzen dira. Materia organikoa birziklatzeko, herritarrek bi aukera dituzte: edukiontzi marroia erabiltzea edo etxeko konpostajean parte hartzea.

Zuk aukeratu zure hondakin organikoak nola birziklatu