Bilboko Udalak bultzatutako kanpaina abenduan zehar garatu dugu denera 14 saio egin ditugularik. Bertan jorratu den gai nagusia hondakinen gaikako bilketa eta birziklapena izan da. Kalean jardun diren Artelatzeko hezitzaileei esker Bilboko herritarrek zalantzak argitzeko aukera izan dute keinu erraz eta jator batekin kanpainan parte hartuz. Ikusi bideoa esteka hau sakatuz!

https://www.youtube.com/watch?v=8TnZctfqR1A

Jardueraren fitxa teknikoa:

  • Euskarri informatzailea Bilboko etxe guztietan banatu zen.
  • Modu zuzenean hartu-emana 20.000 pertsonekin izan genuen.
  • 10.000 eskuko egutegi banatu genituen.
  • Hedabideetan izan duen inpaktua 2.000.000tan estimatzen da.