Uncategorized

Segura: bizi iturri naturala

Segurako hiribilduan eta eraztun berdean zehar interpretazio panelak garatu ditugu. Herrian zehar 5,5 kilometrotako luzera duen ibilbide  honetan Erdi Aroko hiribilduaz gain, ondare naturalari buruzko azalpenak ematen dira, Artelatzek landutako 13 interpretazio paneletan. Gainera, beste hainbat gai zehatzetarako (zuhaitzak, eraikinak, baselizak…) azalpen laburrak ematen dituzten zutabe informatzaileak sortu dira. Gure lantaldeak informazioa bildu eta edukiak lantzeaz gain, diseinu lana eta maketazio lana egin du. Bertako herritarrek eta kanpoko bisitariek honetaz guztiaz gozatzeko aukera izango dute, azalpenak 5 hizkuntzatan ipini baitira, beti ere, euskara lehenetsiz. Ibilaldia ezagutu nahiko luketen guztientzat herriko turismo bulegoan zirkuituaren inguruko foiletoak daude ia bi orduko ibilaldia gauzatu ahal izateko.

Iruzkina gehitu