Hondakinak

Etxeko lorategietan hondakin organikoen sorrera kalkulatzen duen sistema berritzailea

Txingudiko Zerbitzuak etxeko lorategietan sortu daitezkeen hondakin hezeak edo berdeak eta marroi edo lehorren kopurua kalkulatzen duen sistema berritzailea –eta horiekin batera konpostagilera bideratzen den kopurua ere bai- asmatu du Artelatz ingurugiro Kooperatibarekin batera. Sistema honek infragorrien teknologia bitartez abian jartzen da teledetekzioa erabiliz. Horrela lursail batean dagoen gai berdea kalkulatu daiteke, altimetro batek lorategi batean dauden geruza ezberdinen arteko artea jakitea zenbatekoa den errazten du.

 Beraz, sistema honek lorategietan sortzen diren hondakin organikoen kopurua zenbatekoa izan daitekeen kalkulatzea posible egingo du, orain arte jardunbide nahiko konplexua baitzen. Ondoren, teknikari batek  konpost egiteko erabilgarria den zatikiaren datua jasoko du eta familia bakoitzak konpostatu duen benetazko kopurua zenbatekoa den jasotzen da

Azalera pisuan bihurtzea, edukiontzietan jasotako balioekin parekatzeko, geruzaka espezie adierazgarriekin egiten da. Konstante hauek inausketa bakoitzean sortzen den biomasan eta espezieka mozketa estandar kopuruan  oinarrituak daude .

Iruzkina gehitu