Ingurumen hezkuntza

Lasarte-Oriako Aste Berdea eta Nazioarteko Ingurumenaren eguna

Ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurumenaren Eguna ospatzen dugu Artelatzen Lasarte-Oriako Aste Berdea antolatuz. Ekainaren 3tik 8ra elikagaietan oinarritutako hainbat ekimen antolatzen ari gara bertako herritarrek parte har dezaten. “Pentsatu, elikatu, aurreztu” lelopean ospatuko da aurten Nazioarteko Ingurumenaren Eguna eta gai honi lotutako ekintzak burutuko ditugu. Hasteko Slow Food mugimendura hurbilduko gara ekainaren 3an solasaldi-dastaketa batekin Arrieskailleta elkartean. Ekainaren 5ean konpostgileen topaketa Zabaleta auzoan Artelatzeko Aitziber teknikariaren eskutik eta, bukatzeko, datorren larunbatean, ekainaren 8an Elikagaien azoka berezia prestatzen ari gara Okendo plazan goizeko 9.30etik 13.30era. Zure gustuko menua izatea espero dugu!

Iruzkina gehitu