Orotara 41.049 ikasle izan dira 2011-2012 ikasturtean Gipuzkoa osoan Artelatzek kudeatzen dituen Agenda 21eko ingurumen-hezkuntza programetan. Tolosaldeko, Donostiako, Goierriko eta Bidasoaldeko 30 udalerrietako ikastetxeek egin dute ingurumen-hezkuntzaren alde. Aurreko urteetan hondakinak, kontsumoa, energia, mugikortasuna, aldaketa klimatikoa eta ur kontinentalak gaiak nagusitu baziren ere, aurten biodibertsitatea eta itsasoaren ingurukoo gaiak jorratu ditugu.