Erosketa jasangarri batek 1.000 tona hondakin aurreztuko lituzke urtero Sanmarko Mankomunitatean. Ekoshopper aholkularitza zerbitzua erabiltzekotan erosketa jasangarriago bat egingo genuke eta urtean Mankomunitatearen eremuan 1.000 tna hondakin inguru aurreztea lortuko genuke. 2012ko lehenengo hilabeteetan Sanmarkok Ekoshopper hondakinen prebentziorako kanpaina abian jartzeko enkargua egin zion Artelatzi. Ikerketa hau garatzeko Mankomunitatearen eremuko 100 familiek hartu zuten parte. Zenbat eta ontzi eta bilgarri gutxiago hobe; erabili formatu konzentratuko eta kantitate egokiko garbiketa-produktuak; tamaina handiko edo ekonomikoko paketeak eta produktuak erosi… horrelako aholku errezak jarraitu ezkero erosketa jasangarria egingo dugu.