2011ko urriaren 1ean Jentilak Errotatxon izeneko eguna ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Ataungo Udalak antolatuta, Jentilen etorrerako lantaldea eta Atauniker elkartearen lankidetzaz. Egitarau interesgarria eskainiko da, jarduera guztiak doakoak izanik.

Goizeko 9:30ean San Martin elizaren bisita gidatua egindo da, bertan dagoen organo barrokoa ikusteko aukerarekin. 10:00etan Mitologia ibilaldi gidatua berezia hasiko da San Martin plazatik (euskaraz) Barandiaran Museoraino. Pregoilariaren bandoak emango dio hasiera ibilaldiari eta pertsonai mitologikoen agerraldiak aberastuko dute ekitaldia (Jentilak, sorgina, Torto, San Martin txiki…).

12:30ean Barandiaran museoaren atarian “Basajaun eta San Martin txiki” antzerki laburra aztertuko dute. 10:00etatik 14:00etara Barandiaran Museoan errota eta antigoaleko zerrategia martxan jarriko dira, eta honekin batera artoa eta taloa egiteko prozesu osoa ikusteko aukera izango da, hala nola hau egiten ikasteko tailerra ere (dohainik tartekorik gabe).

Barandiaran Museoak ateak zabalik izango ditu goiz eta arratsaldez ohiko ordutegian.